San Mames futbol-zelaiko estalkia handitzeko lanak

Bezeroa: ATHLETIC CLUB Deskribaèna: Lehenengo ilaretako bazkideen zati bat euri eta haize handiko egunetan ahal den neurrian busti ez zedin, San Mames futbol-zelai berriko estalkia handitzeko erabakia hartu zuen Athletic Taldeak.

Lan horien ondorioz, estalkiaren azalera 13 metro handitu da tribunetan; ia-ia 18 metroraino, harmailetan; eta 23 metro, kornerretan. Hori dela eta, “zulo” nagusia erdira murriztu da, 8.000 metro koadrotik 4.000ra, alegia.

Lan horiek egiteko orduan, futbol-taldeko kontratistak Ibarrondo Taldeko jasoketa-sistemak erabili ditu. Lehenengo fasean, 90 metroko beso eraisgarria daukaten Demag AC 500/2 eta Liehberr LTM 1.500/8 garabiak erabili dira egiturako 30 piezak sartzeko. Horretarako, kaletik bertatik jaso dira futbol-zelaiaren gainetik, soropilean bertan uzteko. Pieza bakoitzaren pisua 11-13 tonakoa izan da.

Barruko aldean, Liehberr LTM 1.130 garabi bik piezak mugitu dituzte harik eta haien kokapen zehatzean jarri arte. Leku horretan bertan, tonaje gutxiagoko zenbait garabi ere erabili dira, baita Ibarrondo Taldeko beste sistema batzuk ere.

Bi hilabetez, zortzi langileko talde iraunkorrak maniobraren arrakasta lortu du, lan-epeak oso laburrak izan badira ere.