165 tonako prentsa jartzea

Bezeroa: FPK Lightweight Technologies Deskribaèna: Ibarrondo Taldearen ezaugarri bereizgarrietakoa da jasoketarako irtenbideak eskaintzeko ahalmen tekniko handia edukitzea. Jarduketa honetan, maniobra ikusgarria egin behar izan genuen, 165 tonako prentsa Zamudioko FPK Lightweight Technologies ekoizpen-lantegiko sabaitik sartu ahal izateko.
Hain maniobra zaila egiteko, 3 garabi erabili behar izan genituen: Liebherr 500 t, Demag 500 t eta Demag 750 t, baita beste laguntza-ekipamendu batzuk, Liebherr LTM 1030, garraiorako kamioiak... ere.
165 tonako prentsa zorutik 22 metroraino jaso behar izan genuen, teilatutik lantegian bertan sartu ahal izateko. Ibarrondo Taldeko 16 lagunek osatutako talde teknikoak oso-osorik egin zuen maniobra. Horrez gain, gure Sail Teknikoak proiektua eta simulazioa ere garatu zituen oso-osorik, lan guztia zehatz-mehatz eta bezeroak adierazitako premien arabera garatu zedin.